2017(e)ko abenduaren 17(a), igandea

BIDE HEZKUNTZA MARÍA AUXILIADORA IKASTETXEAN

Salestarrek Intxaurrondo auzoan duten ikastetxean egon ginen pasa den hilabetean.
Hemen dituzue ikasleek egindako lan batzuk.
Eskerrik asko eskola honetan lan eta ikasten duzuen guztiei.


Read more publications on Calaméo


 Irudi hau 5. mailako saio bati dagokio.
Txirrindularia oso adi egon behar du oinezkoaren mugimenduari,
abiadura egokia ezarri behar du
haren mugimenduaren arabera bere ibilbidea aldatu ahal izateko.

2017(e)ko abenduaren 4(a), astelehena

BIDE HEZKUNTZA HERRI AMETSA IKASTOLAN

Udaltzainok joan den hilabetean suertatu ginen Ulia mendiaren magaleko ikastolan.
Mila esker bertan lan egiten edo ikasten diharduzuen guztioi guri egindako harreragatik.
Hemen duzue gure saio baten irudi bat:






Oinezko bat gurutzatzean
haren mugimenduari adi egon
eta atzealdetik pasa








Benetan eskertzekoa da Herri Ametsako ikasleek egindako marrazkiek duten maila handia.
Hona hemen adibide ikusgarriak:

2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

NAGUSIEN BIDE SEGURTASUNA SUSTATZEN

Hona hemen Donostiako auzo desberdinetan,  
gure nagusien Segurtasunaren alde burutzen ditugun saioetako baten irudia.

Lo hacemos colaborando desde la Guardia Municipal en la campaña de prevención de caídas impulsada  por departamentos de Bienestar Social (Donostia), de Osakidetza y  de Sanidad (Gobierno Vasco).


Un momento de la sesión en el Centro "Intxaurralde" de Intxaurrondo

 Gure saioan, nagusien ibiltzeko askatasuna eta seguritatearen pertzepzioa murriztu gabe, edadeak berez ekartzen duen ahalmen fisikoen hondatzeari egokitzapen positiboa sustatzen saiatzen gara.

2017(e)ko azaroaren 27(a), astelehena

BIDE HEZKUNTZA HERRERA-KO IKASTETXEAN




5. mailako jokoa: "Badago bat agintzea asko gustatzen zaiona"

 Lehengo hilean Herrerako ikastetxean egon ginen.
Mila esker udaltzainoi egindako harreragatik.
Hemen duzue gure saioen edukia azal dezakeen zuen lanaren lagin txiki bat.


2017(e)ko azaroaren 20(a), astelehena

BIDE HEZKUNTZA MARTUTENE-N


Aurtengoan dexentetan egon gara Arantzazuko Ama ikastolaren ikasleekin. 
Hasi LH-ko 1. mailakoekin eta DBH-ko 15 urteko nerabeekin bukatu.
Talde bakoitzari dagokiona egokitzen saiatu gara. 
Espero dugu gure saioak zuen gustukoak izana.

Azpian aurkituko duzue egindakoaren emaitza xume bat.
Hasteko, ikasleek egindako lan batzuk.
Ondoren, bigarren hezkuntzakoekin burututakoaren irudi batzuk.




Read more publications on Calaméo



Eskolako patioan irteera prestatzen Peri-ren agindupean

Bidegorrian abiatu gara Loiola alderantz

"30 alderdiko" errepidean txirrindulariak ausartu behar dira

...baita autoak tartean direnean ere

2017(e)ko azaroaren 16(a), osteguna

BIDE HEZKUNTZA BIDEBIETAN


Mendiola ikastetxea ez da oso handia, baina direnak oso jatorrak dira.
Mila esker egin zeniguten harrerarengatik.

Udaltzainak


Mendiola 17/18

Read more publications on Calaméo




Ez.
Ez daude lasterketa egiteko prest.
Zein izango da TREBEena barraskilo  bihurtzen?




Hemen detektibeen talde gaztea kaleko ezbehar bat ikertzen.

2017(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

ABIADURAREN KONTRAESANAK

Grafiko honen arabera, hobe genuke hiriko galtzada gehienak "30" alderdikoak izatea.
100 metroko distantzian ez da denbora irabazten azkarrago joateagatik.
Eta gelditu gabeko 200 metro izanda ere, 30 km/h baino azkarrago joateak etekin oso txikia dakar.




Según se indica en este gráfico, mejor sería si una gran mayoría de las calzadas urbanas fueran "zona 30".
En una distancia de 100 metros no se gana tiempo por ir más rápido.
Y si la distancia es de 200 metros sin parada, con  ir a más de 30 km/h apenas se gana tiempo.

2017(e)ko azaroaren 10(a), ostirala

ED. VIAL EN EL COLEGIO ALEMÁN

Aquí podéis encontrar una pequeña muestra de los trabajos de Ed. Vial realizados por los alumnos del Colegio Alemán, coincidiendo con la visita de nuestros Guardias Municipales.



2017(e)ko azaroaren 9(a), osteguna

SEMAFOROAK, SEGURTASUNAREN GAKOA?

"Maiz pentsatu ohi denaren kontra, semaforoek ez dute errepidea gurutzatzean seguritatea bermatzen. 

Alderantziz, bai Frantzian bai beste herrialdetan esperientziek erakusten dute seinalizazioaren faltak behartzen gaituela arreta hobeagoa jartzeko eta, kontrakoa ematen badu ere, semafororik gabeko galtzada seguruagoa dela errepide azkarrak ez diren kasuetan bederen.

Galtzadan, benetan gerta daitekeena kontuan hartu barik, seinaleetan konfidantza osoa jartzea da kontraesan hau esplikatzen duena.

Semaforoen presentziak  eragin zuzena du aldi berean airearen kutsaduran, batez ere  hiri barruko alderdi trinkoetan, zeren eta gidariak behartzen baititu geldialdi eta azelerazio askoz gehiago  egitera.

Semafororik gabe, ingurua behar bezalako hornidurez prestatuta baldin badago, trafikoa baketsuagoa izateko aukera gehiago dago. horrek posible egin dezake garraio modu  desberdinen arteko bizikidetza, ezbehar larrien kopurua gutxituz  eta gizalegezkorik gabeko jarrerak baztertuz." 

2017(e)ko urriaren 30(a), astelehena

BIDE HEZKUNTZA ESKIBEL IKASTETXEAN


Hemen aurkituko dituzuen marrazkiek aurtengo gure saioen laburpen txiki-txiki bat osatzen dute.
Ea agertzen direnen artean zuk egindakoa dagoen.

Los dibujos que aparecen en este librillo conforman un pequeño resumen de nuestras sesiones.
Entre los que aquí aparecen quizás esté el que tú trabajaste.

2017(e)ko urriaren 20(a), ostirala

BIDE HEZKUNTZA IKASBIDE IKASTOLAN

Udaltzainok pasa den irailean egon ginen Ikasbide ikastolako gazteekin.
 Ikastaro honetako gure aurreneko esperientzia izan da.
 Gure saioen emaitza xume bat duzue hemen azpian duzuen liburuska hau.

2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna

GIDARIRIK GABEKO AUTOAK ETA OINEZKOAK MOLDATUKO AL DIRA ETORKIZUNEAN?


Argazkia noski goizean goiz harturikoa da. 
Irudikatu aldiz igande bateko eguerdian oinezkoek eta autoek kalea gainezkatzen dutenean.
 Nola elkar moldatzen dira gaur egun autoak eta oinezkoak  horrelako egoera bat negoziatzeko?
Bai, oinezkoek lehentasuna dute zeharkatzeko.
Baina zer gertatzen da oinezkoek denbora luzean autoak pasatzeko tarterik uzten ez badute?.
   Ez, hori ez da gertatzen zeren eta, bizikidetzaren izenean, oinezkoek noizean behin 
lehentasunari uko egiten baitiote...
eta auto-gidariek behar duten pazientzia erakusten dutelako.

Hori da gutxienez guk askotan ikusitakoa gure XXI. mendeko Donostian

2017(e)ko urriaren 4(a), asteazkena

DE LA AGRESIVIDAD AL RIESGO

     Existe un porcentaje bajo aunque relevante de conductores  que es altamente propenso a comportarse arriesgadamente. 
     Si somos capaces de conseguir que una persona pueda detectar cuándo se está comportando agresivamente, estaremos reduciendo la accidentabilidad. 

2017(e)ko irailaren 12(a), asteartea

ZAINDU GURE ADINEKOAK

Begira zenbat komeri errepide bat gurutzatzeko.
Zein da Bide Hezkuntza behar duen jende multzoa, umeak ala seniorrak?
Eta ez pentsa atzerrian bakarrik gertatzen denik, guk antzekorik ikusia dugu Donostia-ko kaleetan.


Observa qué problema tiene esta mujer mayor para cruzar.
¿No será que quien necesita Ed. Vial es la gente mayor?
Y no creas que esto solo ocurre en otros sitios, que hemos visto situaciones parecidas en San Sebastián.

2017(e)ko abuztuaren 30(a), asteazkena

2017(e)ko uztailaren 12(a), asteazkena

HIRIKO TXIRRINDULARIA: UTOPIATIK DISTOPIARA

Gure ustez hiriko kaosak  badu aztertzeko era positiboago bat, bideo honek erakusten ez duena.
BIZIKIDETZAK hemen iradokitako aldarte fatalista gainditu egiten du.
Dena den,  txirrinduzaleak hirian aurreikusi behar dituen hainbat arrisku aipatzen ditu,
eta alde horretatik baliagarria ikusten dugu. 



2017(e)ko ekainaren 29(a), osteguna

MORLANS-KO BIDEGORRIAREN OSPEA

Egun hauetan itxi zaigu Morlans-ko tunelaren bidegorria, sei hilabeterako itxi ere.
Artikulu honetan irakur dezakezue nazioartean ere ezaguna dugula pasabide hau.
 Martxa honetan Donostia-ko ikono berri bihurtzeko bidean den gune berezia da.


 Precisamente ahora que se nos ha cerrado el tunel de Morlans por obras, 
nos enteramos que está reconocido internacionalmente. 
Lo podéis leer en este artículo.
 A este paso se va a convertir en un nuevo icono de nuestra ciudad.

2017(e)ko ekainaren 12(a), astelehena

2016-2017-KO SARIDUN MARRAZKIAK

Hauexek dituzue aurtengo marrazki distiratsuenak.
Laster izango dugu opariak jasotzeko ospakizuna udal areto nagusian.

Estos que veis a continuación son los dibujos más brillantes de los realizados durante este curso
Como veréis, hay "mucho nivel".
Pero ante todo muchas gracias a todos los que os habéis esforzado en hacerlo lo mejor posible

LEHEN SARIAK:

JOSU ODRIOZOLA    ORIXE ikastola     "Eskarmentua"


ELAIA BERECIBAR    SAN IGNACIO    "Goazen bizikletaz"


ANDREA RUIZ     HARRI BERRI OLETA "Badakit joaten"


ALAITZ LOZA      AITOR ikastola     "Nire auzoa"






  FINALISTAK:

NORA FUENTES   CLARET   "Eskarmentua"


MIKEL BERNABEU   LARRAMENDI   "Eskarmentua"

NAIA VIGIL   SANTO TOMAS   "Eskarmentua"

MARTIN VILLAMAYOR   ORIXE   "Goazen bizikletaz"

KEIRA J. S. CHICAIZA   LA ASUNCIÓN   "Goazen bizikletaz"

CARMEN ECHEVERRÍA   SAN PATRICIO   "Goazen bizikletaz"

STELLA USÓN   KATALIN ERAUSO   "Badakit joaten"

NORA ZURIARRAIN   AXULAR   "Badakit joaten"

PAUL PÉREZ DE BLAS   AXULAR   "Badakit joaten"
ANE LÓPEZ   LARRAMENDI   "Nire auzoa"

IRIA PÉREZ   INTXAURRONDO   "Nire auzoa"

IRAIA LEÓN   EKINTZA  "Nire auzoa"

2017(e)ko ekainaren 5(a), astelehena

DONOSTIA HIRI SEGURUA AL DA?

Bide Segurtasunaren aldetik, Donostia hiri segurua al da?
Inon ez dago seguritate osorik. Gutxi izanda ere, biktimak beti gehiegi dira.
Hala ere komenigarria da eboluzioa perspektiba batekin aztertzea.
Hona hemen alderaketa bat Donostia-ko datu-basetik jasota. 
Bi azken bosturtekoetan izandako aldaketa erakusten du. emaitza ona izan gabe, eboluzio ona erakusten du.

Beti ere, Donostia-ko hiri barneko bide ezbeharrak kontutan hartuta:

2006-2010 bosturtekoan: 24 hildako  366 larri zaurituak
2011-2015 bosturtekoan: 14 hildako  214 larri zaurituak

Baina oinezkoen kasuan eboluzioa ez da ona izan:
Lehen aipatutako hildakoen artean,

2006-2010 bosturtekoan: 9 hildako oinezkoak ziren
2011-2015 bosturtekoan: 10 hildako oinezkoak ziren

2017(e)ko maiatzaren 31(a), asteazkena

BIZIKLETA ELEKTRIKOEN ARRISKUA

Belgika-n konturatu omen dira ezbehar bat izateko askoz aukera gehiago daudela elektriko bat gidatzen duzunean  bizikleta arruntarekin baino. Diagnostiko horretatik abiaturik, zazpi aholku hauek zerrendatu dituzte "moda" honen arriskuak gutxitzeko aldera.

En Bélgica se han dado cuenta de que la probabilidad de tener un accidente con bicicleta eléctrica es mayor que conduciendo una normal. Partiendo de ese diagnóstico, nos recuerdan siete consejos para aminorar los riesgos de esta nueva "moda" de circulación urbana.

1. Bidean sartu baino lehen, froga ezazu zure bizikleta elektrikoa. Lehen pedalkadaren indarra, frenatzeko  behar duzun distantzia eta, batez ere, saia zaitez jiratzen.

2. Begira ezazu gurpilen presioa. Gaizki puztuta baldin badaude, bateriak gehiago kontsumitzen du.

3. Hasteko unean, jar ezazu motor elektrikoaren laguntza minimoan. Horrela ez zaitu ustegabean hartuko bizikletaren indarrak.

4. Beste txirrindulari bat aurrean badago, harekiko distantzia handiagoa gorde behar duzu. Bat-bateko frenatzeko egoeran gelditzeak gehiago kosta egiten baitu.

5. Hortaz bizikleta normal batekin baino arreta handiagoa behar duzu, eta oztopoez lehenago konturatu.

6. Ez ahaztu beste txirrindulariek ez dakitela zure bizikleta elektrikoa denik eta, beraz, zureak era desberdinez mugitzen denik.

7. Tropelean ibiltzeko, elektrikoak tropelaren atzetik joan behar du.

2017(e)ko maiatzaren 29(a), astelehena

ERAKUSKETAKO MARRAZKI ARRAKASTATSUENAK

Koadernotxo honetan aurkituko dituzue aurtengo erakusketan 
ikasleek eta irakasleek gustukoen iritzi dituzten marrazki lanak.
Datorren urteko gure egutegian ikusgarri izango dituzuen berberak dira.

Publish at Calameo

Datozen egunetan aukera izango duzue urtero legez
 zuen ikastetxetik zuen gustukoenei botoa emateko.
Hori egiteko argibideak laster bidaliko dizkizuegu.

2017(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala

PASEO BAT GURE ERAKUSKETAN

Gonbidatzen zaituztegu egun hauetan antolagu dugun Bide Hezkuntzako erakusketan paseo bat ematera.



Hau da Oquendo Kultur-etxea, Gros auzoan






Erakusketako aretoaren bista bat


San Ignacio ikastetxekoak


San Patricio ikastetxekoak
Katalin Erauso ikastetxekoak

Aiete ikastetxekoak

Claret ikastetxekoak

Intxaurrondo ikastolakoak

Jesuitinas ikastetxekoak

La Anunciata ikastetxekoak

Larramendi ikastolakoak

Mendiola ikastetxekoak

Presentación ikastetxekoak

Zurriola ikastolakoak
San Patricio ikastetxekoak


Botoa egiteko unea, La Anunciata
Altxorraren bila bibliotekan Aiete-koak

Altxorraren bila bibliotekan Claret-ekoak

Altxorraren bila, 2. fasea, San Ignacio-koak

Altxorraren bila, 2. fasea, San José-koak

Altxorraren bila, 2. fasea, Zurriola-koak

Igarkizuna asmatzen, María Reina-koak

Haur-txokoan, Claret-ekoak

Haur-txokoan, San Ignacio-koak

Haur-txokoan, Maria Reina-koak


Buelta  hiriko autobusean, Larramendi-koak