2017(e)ko apirilaren 21(a), ostirala

ZAZPI IKASTETXEKO MARRAZKIEN TXANDA

Urtero Oquendo Kultur-etxean egiten dugun
 marrazkien erakusketa antolatzeko datak hurbiltzen ari dira.
Hemen hainbat ikastetxeko.- JAKINTZA, MARY WARD, SUMMA, OLETA, AITOR,            SANTO TOMAS eta PRESENTACIÓN.- marrazkien liburuskak dituzue.
 Zabaldutakoan ondo landutako eta gure saioen mamia jaso duten marrazki asko daude.
Datozen egunetan
erakusketan zintzilikatuko ditugun marrazkien azken aukeraketaren berri emango dizuegu.

2017(e)ko apirilaren 20(a), osteguna

BIDEAN HAZTEN JOKOEI ESKER(I)

Martxoan bisitatutako eskoletan egindako argazkien bidez, hona hemen gure jokoen irudi batzuk:
He aquí imágenes en las que podéis recordar algunos de nuestros juegos:


 


Kontuz autotik irteteko orduan.






Hobe duzue atzealdetik 
etor daitekeenari erreparatzea  



(Santo Tomas Lizeoan hartutako irudiak)







  Erretrobisoretik begiratzeak atzerantz begiratzea esan nahi du.
Bizikletan ere askotan 
begiratu behar da atzerantz.
Zenbat behatz erakusten du monitoreak?
(Summa ikastetxean hartutako irudia)






BIDEAN HAZTEN JOKOEI ESKER (II)

Martxoan bisitatutako eskoletan egindako argazkien bidez, hona hemen gure jokoen irudi batzuk:
He aquí imágenes en las que podéis recordar algunos de nuestros juegos:


 
Bidegorritik joaten zarenean jakin behar da errepidera hurbiltzerakoan arreta bideratzen:





                     
Abiadura kontrolatuz poliki frenatzearekin batera 
begiek errepidetik datorrenarekin 
egin behar dute topo.
Hortaz, zorura begiratu gabe bizikletaren kokapena kontrolpean edukitzea errepideko ertza ez gainditzeko, horixe jokoa
(Mary Ward ikastetxean hartutako irudiak)


                                                                       
 
"El 8" jokoaren bitartez ikasleek ahazten dute txirrindaz ari direla, eta arreta guztia taldearen mugimendua orekatzeari eskaintzen diote.
Abiadura doitu behar dute taldeak erloju bat bezala funtzionatuko badu.
Horixe baita auto-gidarien "lana" errepidean gidatzeko orduan, batez ere biribilgune batera hurbiltzerakoan


Zeri arreta gehiago, 
zure mugimenduari ala ingurukoenari? 
(Mary Ward eta  Presentación ikastetxeetan hartutako irudiak)

2017(e)ko apirilaren 18(a), asteartea

HARRAPAKETAK AUTOAK ATZERANZ DOAZELARIK

Datu hauek Donostiako hiri barruan jazotakoei dagozkie:

2015. urtean bi oinezko hil ziren auto batek atzerantz zihoala harrapatuta., 
gidariek ez baitzuten pertsona ikusi, (angelu itsua).

2016. urtean antzeko egoeran hildakorik suertatu ez bazen ere,
 horrelako beste 6 harrapaketa larri gertatu ziren.

Ezbehar mota hauetan biktimak agureak izan ohi dira batez ere.

TXIRRINDULARIAK ETA AUTO-GIDARIAK ERREPIDEAN BIZIKIDE

Hirietatik kanpo abiadura handiak txirrindularien eta auto-gidarien arteko bizikidetza baldintzatzen du.
Hemen, euskarazko artikulu bat arazoa zikloturisten ikuspegitik aztertzen duena.

En las carreteras interurbanas las altas velocidades condicionan la convivencia 
entre los ciclistas y los conductores de vehículo.
Aquí un articulo en euskara que trata de esta problemática desde el punto de vista de los cicloturistas.

2017(e)ko apirilaren 3(a), astelehena

BIDE HEZKUNTZA LARRAMENDI IKASTETXEAN


Publish at Calameo

Hemen, liburutxo hau zabaldutakoan, aurkituko dituzue ikastola honetako ikasleek burutatutako lanak.
Benetan maila ona erakusten dute.
Eskerrik asko guztiei zuen inplikazioarengatik eta udaltzainoi emandako harreragati
eta hurren arte..

HELBURUA: IKASTOLARA OINEZ...EDO TXIRRINDAZ

"Aitor" ikastolakoak aintzindariak izan daitezke.
Hauek helburua lortzen badute, meritu handia berea.
Ikastolara txirrindaz joatea "normalizatu" nahi dute, eta bitartekoak lantzen hasi dira...

Hemen artikulua, "Hirutxulo"astekarian publikatua.

Si lo consiguen no es poco.
Objetivo: que hacer en bici el camino a la ikastola se considere normal.