2016(e)ko abenduaren 13(a), asteartea

ULIA-KO MAGALEAN HERRI AMETSA

Joan den Urriaren 24 eta 26 bitarte egon ginen udaltzainok Herri Ametsako lehen hezkuntzako ikasleekin. Urtero bezala marrazkiak eman dizkigute ordainean. Liburuska hau zabaltzen baduzue aurkituko dituzue
 gure iritziz saioen edukia eta izpiritua hobekien erakusten dituztenak.


Publish at Calameo

Honako hauek, 6. mailakoek gogoratuko dituzten bi joko,
txirrindulariak gidaritzan trebatzeko asmoarekin erabiltzen ditugunak.



"8"-aren jokoa:
Besteen mugimenduei adi, zure abiaduraren kontrol zorrotza eskatzen duen ariketa, orain azkarrago, orain motelago.
 
"Zu eta txirrinda bat eginda, zure beste hanka bat balitz bezala, eta hanka bezala kontrolatuz"







Eta bigarren hau "ezkongabearena".
Orain banaka, orain binaka, orain hirunaka, orain banaka berriro.
Norekin ezkondu behar naiz, aurrekoarekin ala atzekoarekin?
 Zure bizikletak ba al du erretrobisorerik?. 
Zein da?

TXIRRINDAK ESPALOIAN EZ, EZTA BILBO-N ERE

Bilbon gurean baino lehenago ikasiko al dute  txirrindaz behar bezala zirkulatzen?
Begira ezazue Bilbo hirian nola edo hala saihestu nahi dituzten utzikerien zerrenda: Kalean txiza egitea, paperak botatzea, txakurren kakak lurrean uztea, kaleko gauzak hondatzea eta...


2016(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

IBAI IKASTOLAKO MARRAZKI ONENEN LIBURUSKA

Ibai ikastolako ikasleek marrazki onak eta oso landuak utzi dizkigute. Horregatik eskerrak eman nahi dizkizuegu, baita irakasleoi ere, eskainitako dedikazioarengatik.


Publish at Calameo

Aukeran duzue, eta horretarako gonbidapena egiten dizuegu,
 iruzkin baten bidez nahi duzuena komentatzeko.

2016(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

TXIRRINDEN IRAULTZA?

Hiriko mugikortasuna antolatzeko joera modernoa zertan den, hona hemen adibide bat.
Kopenhage-n egun txirrindak autoak baino gehiago dira hirian barrena mugitzen.
( hemen irakur dezakezue  berria ingeleseraz)
Maila hau munduan lortu duen bigarren hiri handia da. Ea asmatzen duzuen zein izan zen aurrenekoa...






Lehenengo hiria Amsterdam izan zen, noski
                                                                                                                                                                                                                            

2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

INTXAURRONDO ETA MENDIOLA ESKOLETAKO IKASLE MARGOLARIAK

Hemen dituzue bi ikastola hauetako artistek joan den urrian egin zizkiguten lanak. Eskerrik asko zuei eta baita zuen irakasleei ere, zuekin egoteko aukera emateagatik.


2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

ESPALOIAK ERAIKI OINEZKOEN ONURARAKO

Irudi honen bidez ikus daiteke espaloiko izkinaren diseinuak eragin dezakeena oinezkoaren onurarako. Autoen abiadura eta gidarien arreta jokoan dago. XX mendean modernoa zena egun zaharkituta dago.
Mediante este gráfico se puede observar el efecto de la configuración de la esquina de una acera en la seguridad de los peatones. En juego la velocidad de los vehículos y el grado de atención de los conductores.

2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

Nª SRA. DE ARANZAZU - JESUITINAS

2016ko URRIA

Hemen dituzue zuen marrazkietako batzuk. 
Zabaldu liburuska eta "slide/deslizar" formatoan ikusten dira hoberen


6. mailakoek "8"- aren ariketa egiten. Ez zuten gurutzaketetan istripu bat ere izan...



"Zu eta txirrinda bat eginda, zure beste hanka bat balitz bezala, eta hanka bezala kontrolatuz"

2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

"SELF DRIVING CARS", datorren hamarkadako eztabaida berria? (BATXILERGORAKO)

Elikaduraren arloan "transgenikoena" puntako eztabaida den honetan, proposatzen dizuegu debaterako izango den teknikaren beste aurrerakuntza hau: IBILGAILU AUTONOMOAK: Hauxe hauen aldeko iritzi bat. ( Ingeleraz) Ez hain aldekoa beste hau. (Frantziarreraz). Azken honen euskarazko itzulpena

2016(e)ko azaroaren 18(a), ostirala

CLARET. 2016ko URRIA

Kaixo Mariaren Bihotza / Claret ikastolako partaide guztiak.
Hona hemen, liburuska batean bilduta, gure saioen izipiritua ederki azaltzen duten zuetako batzuek egindako lanak. Eskerrik asko egindako ahaleginarengatik.



Publish at Calameo




5: Mailako ikasleentzako errepaso-ariketa. Ea gogoratzen duzuen zertan zetzan argazkian hasteko prest zaudeten jokoa. Pistak: Ez da lasterketa, ezta "barraskiloarena" ere. Erreparatu konotxoen kokapenari.

2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

ORIXE IKASTOLAKO MARRAZKIEN LIBURUA

Joan den hilean egon ginen Bide Hezkuntzako Udaltzainok Orixe ikastolan. Trinitate Enparantzan egindako ariketetan argi ikusi genuen ikasle hauek prest daudela behar bezalako gidariak izateko...


 ...eta margolari finak ere aurkitu ditugu. Hemen ikus ditzakezue:

2016(e)ko azaroaren 7(a), astelehena

LA ANUNCIATA-KO MARRAZKIEN LIBURUSKA

Orain hilabete egon ginen La Anunciata ikastetxeko ikasleekin, Donostia eta Pasaia muga egiten duten auzoan. Hemen dituzue bertako ikasleek egindako marrazki batzuk.

2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala

DEUTSCHE SCHULE-KO MARRAZKIEN LIBURUSKA

Pasa den hilean udaltzainok zuen ikastetxean egon ginen. Orduan eskatu genizuen marrazki bat egiteko. Hemengo liburuska honetan dituzue gure iritziz saioen izpiritua hobekien azaltzen duten lanak. Egileei, eta guztiei ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu guri emandako tratuarengatik. 
Ondo segi, zentzuz mugitu eta hurrengo arte.


2016(e)ko urriaren 27(a), osteguna

2016(e)ko urriaren 24(a), astelehena

HERRERA IKASTETXEKO MARRAZKIEN LIBURUSKA

Orain egun gutxi egon ginen  zuen ikastetxean. Bai ondo erakutsi zenutela gidari onak izan zaitezketela (bizikletan). 
Honoko hauek zuen marrazkietako batzuk:



2016(e)ko urriaren 21(a), ostirala

ARAURIK GABEKO EREMUA?

Alderdi honetan ez dago mugimenduen kontrolatzeko seinalerik edo idatzitako araurik. Ez dira beharrezkoak. Umeak eta gazteak dira protagonistak; helduek begiratu besterik ez dute egiten. Gazteak euren kabuz moldatzen baitira, ez du ematen helduak arduraturik daudenik. Hauxe gakoa: Azkarrago ibiltzen denaren besteekiko errespetua. Zertan oinarritu errespetua?: Batetik,motelenen mugimenduei ADI egon eta haien arabera egokitu behar. Bigarrenik, inork ezin du bere abiadura besteenak baino tarte handiz gainditu.


2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea