2016(e)ko abenduaren 13(a), asteartea

ULIA-KO MAGALEAN HERRI AMETSA

Joan den Urriaren 24 eta 26 bitarte egon ginen udaltzainok Herri Ametsako lehen hezkuntzako ikasleekin. Urtero bezala marrazkiak eman dizkigute ordainean. Liburuska hau zabaltzen baduzue aurkituko dituzue
 gure iritziz saioen edukia eta izpiritua hobekien erakusten dituztenak.


Publish at Calameo

Honako hauek, 6. mailakoek gogoratuko dituzten bi joko,
txirrindulariak gidaritzan trebatzeko asmoarekin erabiltzen ditugunak.



"8"-aren jokoa:
Besteen mugimenduei adi, zure abiaduraren kontrol zorrotza eskatzen duen ariketa, orain azkarrago, orain motelago.
 
"Zu eta txirrinda bat eginda, zure beste hanka bat balitz bezala, eta hanka bezala kontrolatuz"







Eta bigarren hau "ezkongabearena".
Orain banaka, orain binaka, orain hirunaka, orain banaka berriro.
Norekin ezkondu behar naiz, aurrekoarekin ala atzekoarekin?
 Zure bizikletak ba al du erretrobisorerik?. 
Zein da?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina