2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

INTXAURRONDO ETA MENDIOLA ESKOLETAKO IKASLE MARGOLARIAK

Hemen dituzue bi ikastola hauetako artistek joan den urrian egin zizkiguten lanak. Eskerrik asko zuei eta baita zuen irakasleei ere, zuekin egoteko aukera emateagatik.


2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

ESPALOIAK ERAIKI OINEZKOEN ONURARAKO

Irudi honen bidez ikus daiteke espaloiko izkinaren diseinuak eragin dezakeena oinezkoaren onurarako. Autoen abiadura eta gidarien arreta jokoan dago. XX mendean modernoa zena egun zaharkituta dago.
Mediante este gráfico se puede observar el efecto de la configuración de la esquina de una acera en la seguridad de los peatones. En juego la velocidad de los vehículos y el grado de atención de los conductores.

2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

Nª SRA. DE ARANZAZU - JESUITINAS

2016ko URRIA

Hemen dituzue zuen marrazkietako batzuk. 
Zabaldu liburuska eta "slide/deslizar" formatoan ikusten dira hoberen


6. mailakoek "8"- aren ariketa egiten. Ez zuten gurutzaketetan istripu bat ere izan...



"Zu eta txirrinda bat eginda, zure beste hanka bat balitz bezala, eta hanka bezala kontrolatuz"

2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

"SELF DRIVING CARS", datorren hamarkadako eztabaida berria? (BATXILERGORAKO)

Elikaduraren arloan "transgenikoena" puntako eztabaida den honetan, proposatzen dizuegu debaterako izango den teknikaren beste aurrerakuntza hau: IBILGAILU AUTONOMOAK: Hauxe hauen aldeko iritzi bat. ( Ingeleraz) Ez hain aldekoa beste hau. (Frantziarreraz). Azken honen euskarazko itzulpena

2016(e)ko azaroaren 18(a), ostirala

CLARET. 2016ko URRIA

Kaixo Mariaren Bihotza / Claret ikastolako partaide guztiak.
Hona hemen, liburuska batean bilduta, gure saioen izipiritua ederki azaltzen duten zuetako batzuek egindako lanak. Eskerrik asko egindako ahaleginarengatik.



Publish at Calameo




5: Mailako ikasleentzako errepaso-ariketa. Ea gogoratzen duzuen zertan zetzan argazkian hasteko prest zaudeten jokoa. Pistak: Ez da lasterketa, ezta "barraskiloarena" ere. Erreparatu konotxoen kokapenari.

2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

ORIXE IKASTOLAKO MARRAZKIEN LIBURUA

Joan den hilean egon ginen Bide Hezkuntzako Udaltzainok Orixe ikastolan. Trinitate Enparantzan egindako ariketetan argi ikusi genuen ikasle hauek prest daudela behar bezalako gidariak izateko...


 ...eta margolari finak ere aurkitu ditugu. Hemen ikus ditzakezue:

2016(e)ko azaroaren 7(a), astelehena

LA ANUNCIATA-KO MARRAZKIEN LIBURUSKA

Orain hilabete egon ginen La Anunciata ikastetxeko ikasleekin, Donostia eta Pasaia muga egiten duten auzoan. Hemen dituzue bertako ikasleek egindako marrazki batzuk.

2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala