2016(e)ko abenduaren 13(a), asteartea

ULIA-KO MAGALEAN HERRI AMETSA

Joan den Urriaren 24 eta 26 bitarte egon ginen udaltzainok Herri Ametsako lehen hezkuntzako ikasleekin. Urtero bezala marrazkiak eman dizkigute ordainean. Liburuska hau zabaltzen baduzue aurkituko dituzue
 gure iritziz saioen edukia eta izpiritua hobekien erakusten dituztenak.


Publish at Calameo

Honako hauek, 6. mailakoek gogoratuko dituzten bi joko,
txirrindulariak gidaritzan trebatzeko asmoarekin erabiltzen ditugunak.



"8"-aren jokoa:
Besteen mugimenduei adi, zure abiaduraren kontrol zorrotza eskatzen duen ariketa, orain azkarrago, orain motelago.
 
"Zu eta txirrinda bat eginda, zure beste hanka bat balitz bezala, eta hanka bezala kontrolatuz"







Eta bigarren hau "ezkongabearena".
Orain banaka, orain binaka, orain hirunaka, orain banaka berriro.
Norekin ezkondu behar naiz, aurrekoarekin ala atzekoarekin?
 Zure bizikletak ba al du erretrobisorerik?. 
Zein da?

TXIRRINDAK ESPALOIAN EZ, EZTA BILBO-N ERE

Bilbon gurean baino lehenago ikasiko al dute  txirrindaz behar bezala zirkulatzen?
Begira ezazue Bilbo hirian nola edo hala saihestu nahi dituzten utzikerien zerrenda: Kalean txiza egitea, paperak botatzea, txakurren kakak lurrean uztea, kaleko gauzak hondatzea eta...


2016(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

IBAI IKASTOLAKO MARRAZKI ONENEN LIBURUSKA

Ibai ikastolako ikasleek marrazki onak eta oso landuak utzi dizkigute. Horregatik eskerrak eman nahi dizkizuegu, baita irakasleoi ere, eskainitako dedikazioarengatik.


Publish at Calameo

Aukeran duzue, eta horretarako gonbidapena egiten dizuegu,
 iruzkin baten bidez nahi duzuena komentatzeko.

2016(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

TXIRRINDEN IRAULTZA?

Hiriko mugikortasuna antolatzeko joera modernoa zertan den, hona hemen adibide bat.
Kopenhage-n egun txirrindak autoak baino gehiago dira hirian barrena mugitzen.
( hemen irakur dezakezue  berria ingeleseraz)
Maila hau munduan lortu duen bigarren hiri handia da. Ea asmatzen duzuen zein izan zen aurrenekoa...






Lehenengo hiria Amsterdam izan zen, noski