2017(e)ko martxoaren 28(a), asteartea

BIDE HEZKUNTZA MUNDAIZ-EN

 Oinezkoak eta txirrindulariak "bizikidetzako" eremuan.
Nork erreparatu behar dio lehenago bestearen mugimenduari?


Nondik pasatuko da berdez jantzitako neskak?


Aurreratuen doan txamarra berdez jantzitakoak
 bere ibilbidea aldatu behar izan du azken unean.
Lehenago konturatu behar zen, edo motelago joan.


 Hauek badakite atzetik datorrena kontrolatu behar dutela batzuetan...
eta horretarako erretrobisore berezia dutela



Hemen atzealdetik datorrenari seinalea egiteko entrenatzen





Eta hemen duzue liburu bat zuen hainbat marrazkirekin...

HOLANDA-KO TRAFIKO ISTRIPUETAN "ZERO HILDAKO" PERSPEKTIBA

BIDEOA INGELERAZ BATXILERGOKO IKASLEENTZAT


Estatubatuarrek Holanda-ko "vision zero" kopiatzeko asmoa badute,...geuk ere bai agian.
Si los americanos copian a los holandeses la ""vision zero" accidentes...

2017(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena

SELF DRIVE CARS: "PERFORMANCE" BAT

Txantxa bat al da?. Gidaririk gabeko autoen etorkizuna zalantzan jartzen al du?
¿Es una broma, o pone en cuestión el futuro de los vehículos sin conductor?
BATXILERGO-KO IKASLEENTZAT

2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena

BIDE HEZKUNTZA SAN IGNACIO IKASTETXEAN

San Ignacio ikastetxean egon ginenean hotza egin zigun, zinez.
 Hala ere hortxe ibili zitzaizkigun etorkizunean hiriko kaleetan protagonistak izango diren gidariak: 
Bizikletak ez dira soilik udarako.

Eta hemen azpian zabaltzen baduzue, aurkitu egingo duzue zuen marrazkien liburua.
Bila ezazu, ea zurea aukeratuen artean dagoen...

2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna

BA AL ZENEKIEN... (II)


 2016. urtean zehar, Donostian,  

ibilgailu motorizatu batek 
(auto zein moto) harrapatuta,
2 txirrindulari larriki zauriturik gertatu ziren 
eta beste 44 arinki zauriturik  

. Hildakorik ez.

Azpimarratzekoa da 46 biktima horien artean, 15 errepidean zirkulatzen ari ziren eta  
23 errepidea gurutzatzen ari ziren. Besteek bidegorrian zebiltzanean izan zuten ezbeharra.
. Hortaz, kontuz ibili bizikletaz errepidea gurutzatzen duzuenean.

Beste datu bat: harrapatutakoen artean, 14 ziren 45 urtez gorakoak, eta 8 soilik 14 urtez azpikoak.

Donostian izandako istripuen azterketa bat BERRIAK orrian duzue.

Haciendo un análisis de los atropellos sufridos por ciclistas en San Sebastián golpeados por vehículos motorizados durante el año 2016:
2 ciclistas resultaron heridos graves y 44 leves. No hubo fallecimientos.
Subrayamos que de todos esos atropellados, 23 lo fueron cuando cruzaban la calzada, significativamente en mayor número que los que sufrieron el accidente cuando circulaban por ella.
También es destacable que fueran 14 los  atropellados mayores de 45 años, y solo 8 los menores de 14.


2017(e)ko martxoaren 12(a), igandea

BIDE HEZKUNTZA EKINTZA IKASTOLAN

Argazki hauetan agertzen direnak Ekintza ikastolako 5. mailako ikasleak dira,
 hiriko gidariak izateko preparatzen.

Lehenengo honetan "motelketa"-ren lehia egiteko prest. 
Bide Hezkuntzan trebetasuna horrela neurtzen baitugu, oraingo honetan azkena gailentzen da.




Erretxindutako agurearen jokoak 
oinezkoarengan eragozpenak ez sortzeko
ibilbidea ongi egokitzean datza.
Asmatuko al dute bi hauek?
(Argazkiak Rakel)


Oi oi oi
zuriz jantzitako hau...
komeriak





Zabaltzen baduzue hemengo azpiko liburu hau, zuek egindako hainbat lan aurkituko dituzue.
Udaltzainok aitortu behar dugu 
Ekintza ikastolako ikasleek sekulako maila ona eman dutela marrazkiak aurkeztean.



Publish at Calameo


Eskerrik asko guztioi, eta hurren arte

2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

BA AL ZENEKIEN...

2016. urtean zehar, Donostian txirrindulariek harrapatuta, 2 oinezko larriki zaurituta gertatu ziren, eta beste 8 arinki zaurituta. Hildakorik ez, aspaldiko partez.

Azpimarratzekoa da larriki zauritutako biak ere
 bidegorria gurutzatzeko pasabideetan gertatu zirela.

Donostian izandako istripuen azterketa bat BERRIAK orrian duzue.  

Durante el año 2016 en San Sebastián resultaron 
2 peatones heridos graves y otros 8 leves atropellados por ciclistas.
Es de notar el que los dos heridos graves fueran atropellados
 en lugares destinados a cruzar el bidegorri.

2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala

BIDE HEZKUNTZA ALTZA-KO IKASTETXEAN

Altza-koan ere giro onean ibili ginen joan den urtarrilean. Beno, giro ona eskola barruan, 
kanpoan sekulako hotza egin baitzuen...





4. mailako mutiko batek "sigilosoak" atzealdetik inguratzen direnean sortzen den segurtasun eza sentitzen.

Udaltzainak erretxinarena egiten du.
Lehenengoan, ezkerrekoan, ibilbide okerretik doaz.
Bigarren aldian, eskuinekoan, ikasi egin dute




Eta hemen zuen marrazkien liburutxoa. Guztiak ez ziren sartzen, eta aukeratu behar izan ditugu.
Baina eskerrik asko guztiei, ikasleei zein irakasleei. Hurrengo arte.