2017(e)ko azaroaren 9(a), osteguna

SEMAFOROAK, SEGURTASUNAREN GAKOA?

"Maiz pentsatu ohi denaren kontra, semaforoek ez dute errepidea gurutzatzean seguritatea bermatzen. 

Alderantziz, bai Frantzian bai beste herrialdetan esperientziek erakusten dute seinalizazioaren faltak behartzen gaituela arreta hobeagoa jartzeko eta, kontrakoa ematen badu ere, semafororik gabeko galtzada seguruagoa dela errepide azkarrak ez diren kasuetan bederen.

Galtzadan, benetan gerta daitekeena kontuan hartu barik, seinaleetan konfidantza osoa jartzea da kontraesan hau esplikatzen duena.

Semaforoen presentziak  eragin zuzena du aldi berean airearen kutsaduran, batez ere  hiri barruko alderdi trinkoetan, zeren eta gidariak behartzen baititu geldialdi eta azelerazio askoz gehiago  egitera.

Semafororik gabe, ingurua behar bezalako hornidurez prestatuta baldin badago, trafikoa baketsuagoa izateko aukera gehiago dago. horrek posible egin dezake garraio modu  desberdinen arteko bizikidetza, ezbehar larrien kopurua gutxituz  eta gizalegezkorik gabeko jarrerak baztertuz." 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina