2017(e)ko maiatzaren 31(a), asteazkena

BIZIKLETA ELEKTRIKOEN ARRISKUA

Belgika-n konturatu omen dira ezbehar bat izateko askoz aukera gehiago daudela elektriko bat gidatzen duzunean  bizikleta arruntarekin baino. Diagnostiko horretatik abiaturik, zazpi aholku hauek zerrendatu dituzte "moda" honen arriskuak gutxitzeko aldera.

En Bélgica se han dado cuenta de que la probabilidad de tener un accidente con bicicleta eléctrica es mayor que conduciendo una normal. Partiendo de ese diagnóstico, nos recuerdan siete consejos para aminorar los riesgos de esta nueva "moda" de circulación urbana.

1. Bidean sartu baino lehen, froga ezazu zure bizikleta elektrikoa. Lehen pedalkadaren indarra, frenatzeko  behar duzun distantzia eta, batez ere, saia zaitez jiratzen.

2. Begira ezazu gurpilen presioa. Gaizki puztuta baldin badaude, bateriak gehiago kontsumitzen du.

3. Hasteko unean, jar ezazu motor elektrikoaren laguntza minimoan. Horrela ez zaitu ustegabean hartuko bizikletaren indarrak.

4. Beste txirrindulari bat aurrean badago, harekiko distantzia handiagoa gorde behar duzu. Bat-bateko frenatzeko egoeran gelditzeak gehiago kosta egiten baitu.

5. Hortaz bizikleta normal batekin baino arreta handiagoa behar duzu, eta oztopoez lehenago konturatu.

6. Ez ahaztu beste txirrindulariek ez dakitela zure bizikleta elektrikoa denik eta, beraz, zureak era desberdinez mugitzen denik.

7. Tropelean ibiltzeko, elektrikoak tropelaren atzetik joan behar du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina