2017(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

BIDE HEZKUNTZA LA SALLE IKASTETXEAN

Kaixo, La Salle-ko lagunok.
Eskerrik asko udaltzainon partetik bai ikasleek bai irakasleek eman zeniguten tratu jatorrarengatik.
Hemen dituzue  gure saioak gogorarazteko bi irudi,
 eta beherago 17 ikaslek egindako lanekin osatu liburuska.

Argazkiak: Rakel

Agure erretxinaren jokoa

Oinezkorik dagoen plazetan eta espazio zabaletan, nork egokitu behar ditu ibilbidea eta abiadura, txirrindulariak ala oinezkoak?

Agure erretxin horren aurretik igaroz gero kargu egingo dizue.

Txirrindulariak, noski, abiadura murriztuz eta oinezkoaren mugimenduari adi.


"Barraskiloaren" martxa

Itxurak hori ematen badu ere, gazte hauek ez daude lasterketa bat egiteko prest.
Bide Hezkuntzan trebetasuna beste modu batez neurtzen dugu:
Azkena iristen denak irabazten du !



Eta hurrenez hurren liburuska honetan aurkituko dituzue zuen 17 ikaskideren lanak.
Eskerrik asko guztioi.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina